Sahiesbidea itxi egingo da
2022 / 09 / 20Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez GI-627 errepidea Aingeru Goardako biribilgunetik Intxaurtxuetako biribilgunera itxi egingo da bihar, asteazkena, irailaren 21a, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:00etara eta ez da trafikorik ibiliko. Bide-mozketa Bolibarko bidean konpontze lanetan dagoen zubian egin beharreko lanen ondorioz egingo da
Trafikoa hirigunetik
Hori horrela, egun guztian zehar sahiesbidetik pasa beharreko trafikoa desberderatu egin beharko da eta auto trafikoa hirigunetik pasako da. Kamioien kasuan, berriz, AP1 autobidera desbideratuko dira guztiak.
Trafikoa hirigunetik bideratuko denez, herritarrei eskatzen zaie egun horretan kotxeak garajeetan sar ditzatela eta ahal duten heinean garraio publikoa erabili dezatela. Horrez gain, bereziki eskatzen da Arizmendi ikastolako Jose Arana gunearen parean eta Luis Ezeiza herri ikastetxearen parean, haurren irteera-sarrera ordutegietan ez autorik uztea, hori izango baita trafikoarentzako errepidea.
Autobusak
Aranburuzabala kaleako autobus geltokian 9:00 – 19:00 ordutegian ez da zerbitzurik emango, eta Gorosarri plaza eta Intxaurtxueta auzoko geltokiek, berriz, normaltasunez eskainiko dute zerbitzua egun horretan.