Sarea sendotuz, badator bailara mailako erreka auzolanaren II. edizio bateratua
2023 / 10 / 052022an Debagoieneko errekak bizirik auzolanean (DEBA) ekimena sortu zen, herritarrei eta batez ere belaunaldi berriei, erreka bizien garrantzia erakusteko. Aurten, auzolanaren
II. Edizioa egingo da eta urriaren 21ean, bailarako herri guztiak bertako errekak garbitzera gonbidatuta daude.
Iaz bezala, Eskoriatzak ere parte hartuko du, udalaren laguntzaz aurrera eramango den ekimen honetan. Urriaren 16tik 24ra bitartean antolatu den Aste Berdearen egitarauko jarduera izango da.
Partehartzaileak 10:00etan elkartuko dira herriko plazan eta elkartzen den jende kopuruaren arabera errekako eremu ezberdinetan banatuko dira. Aukera aparta izango da, herrikideekin batera, errekan bertan sartu eta bakoitzak bere aletxoa jartzeko, errekarekin duten harremanaz hausnartu eta bertatik bertara errekaren egoeraz jabetzeko.
Soilik ezagutzen dena zaintzen delako!
Erreka egunaren antolaketa errazteko, urriaren 18a baino lehen izena ematea eskatzen zaie herritarrei. Izen ematea egin daiteke online (hemen), ingurumena@eskoriatza.eus helbidera idatzita edo H@ZIko 943 71 44 07 telefono zenbakira deituta.
Edozein zalantza izanez gero, errekagarbitzeko@gmail.com edo ingurumena@eskoriatza.eus helbideetara idatzi daiteke.