Skate Park berria martxan

2023 / 11 / 15

Iraila erdialdean hasitako Skate Parkeko obrak bukatu dira eta dagoeneko erabilgarri dago Aingeruguardako biribilgunearen parean dagoen berdegunean egin den Skate Park berria.

Parkeak 600 m2 inguruko azalera du, in situ egin du ZUT Skateparks S.L. enpresak, street elementuak erabiliz, eta plataformen arteko trantsizio kurbak ditu semi-bowl irekia osatuz.

 Udaberrian ekitaldia

Udazken eta neguko eguraldiak parke berrian ekintzak egitea erraztuko ez duenez, garai hau aprobetxatuko da udaberrian egingo den ekitaldi berezia skate-zaleekin batera antolatzeko.