Sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusteko aukera

2023 / 06 / 23

Sanpedro jaiak direla eta, ekainaren 29an, goizeko 8:00etan, sokamuturra egongo da herriko plazan.

Plaza itxita

Plaza modu honetara itxiko da:

  • Kultur etxea eta Euskadiko kutxa artean itxitura 1 jarriko da
  • Hesia jarriko da Euskadiko kutxatik Aranburuzabalako norabide guztian, plaza parean, baina espaloia libre utziko da ikusleak bertan egoteko
  • Udaletxearen alboko bi pasoak itxiko dira (Hidalga kalea eta Txistularien harratea)
  • Plazan dagoen eszenatokia ere libre egongo da, ikusleek erabiltzeko.

Alboko argazkia klikatu daiteke, itxiko den esparrua hobeto ikusteko.

Udaletxeko balkoia

Pleno aretoko balkoitik plaza zati handia ikusten denez, nahi dutenek sokamuturra bertatik ikusteko aukera izango dute. Baina aforoa mugatua denez, interesa dutenek izena-eman beharko dute.

Izena emateko:

  • Deitu edo bidali whatsapp-a 636 78 59 71
  • Azkeneko eguna: ekainaren 28a. (15:00ak)

Aforoa baino pertsona gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo da.