Terrazak jartzeko ordenantza proiektua
2022 / 11 / 03Eskoriatzako udalerrian ostalaritza-jardueren osagarri diren terrazak jartzeko lurzoru publikoaren erabilera ugaritzen ari da; lehen lokalen barruan esparru iraunkor eta itxiak jartzeko egiten ziren eskaerak baina gaur egun, terraza irekiak (mahai eta aulkiekin) eta egitura itxiak dituzten terrazak (babestuagoak) instalatzeko baimena eskaerak dira nagusi. Baina gaur egun instalazio horientzako berariazko arau-elementurik ez dago.
Udalak Ordenantza arautzailea egin nahi du, alde batetik, ostalaritzaren eremuan erabilera publikoko espazioei egin dakizkiekeen erabilerak antolatzeko, eta espazio horien erabilera komunaren babesari eusteko, eta, bestetik, auzokideen atsedenerako eskubidea babesteko, ostalaritza-sektorea garatzeko eskubidearekin batera, herritarren artean oso errotuta baitago.
Ordenantza idatzi eta onartu aurretik, baina, Ordenantza Proiektua jendaurrean jartzen da, interesdunek arrazoiak ezagutu eta egoki iritzitako ekarpenak egin ditzaten.
Ekarpenak proiektuari
Proposatzen den Araudi Proiektua webgune honetan azter daiteke xehetasunez, eta interesdunek 2022 azaroaren 30a arteko epea izango dute proiektuari ekarpenak
egiteko.
Ekarpenak egiteko modua:
Informazio gehiago:
- garapen@eskoriatza.eus
- 943 71 54 53