Terrazak jartzeko Ordenantza zirriborroa aztergai

2023 / 03 / 15

Ikusita Eskoriatzako udalerrian ostalaritza-jardueren osagarri diren terrazak jartzeko lurzoru publikoaren erabilera ugaritzen ari dela eta gaur egun instalazio horientzako berariazko arau-elementurik ez dagoela, Udalak Ordenantza arautzailea onartu nahi du.

Ordenantza idatzi aurretik, Ordenantza Proiektua jendaurrean jarri zen, interesdunek arrazoiak ezagutu eta egoki iritzitako ekarpenak egin zitzaten. Tramite hori pasata, Ordenantza zirriborroa egin da baina onartu aurretik, berriro ere jendaurrean jarri nahi da, interesdunek ekarpenak egin ahal izateko.

Ekarpenak proiektuari

Proposatzen den Ordenantza zirriborroa webgune honetan azter daiteke, eta interesdunek 2023ko martxoaren 31 arteko epea izango dute zirriborroari ekarpenak egiteko.

Ekarpenak egiteko modua:

Informazio gehiago: