TipiTapa guraso elkartearen aurkezpen ekitaldia

2024 / 09 / 17

TipiTapa Elkarteak 2024-2025 ikasturteko bazkidetza kanpaina abian jartzeko ekintza hau antolatuko du, eta bide batez, Eskoriatza herriari elkarte/proiektu polit hau ezagutzera emango dio.

Aurkezpen ekitaldia datorren astean izango da, irailak 25, 17:0oetan herriko plazan.

Bertan, Txatxilipurdik antolatzen duen “0-4 GUNEA” izango da, hau da,  0-4 urte bitarteko haur eta haien gurasoentzako esperimentazio gunea. Material ezberdinez eginiko jolasen bitartez, esperimentatu eta sortzeko gune bat da. Bertan, area, lurra, burdina, harriak, sukalde txokoa, argi mahaia eta eraikuntza txokoa daude batik bat.

Haurraren garapenean hain garrantzitsuak diren gaitasunak lantzen laguntzen du jolasaren bitartez. Beste aspektu garrantzitsua haur eta gurasoen arteko interakzioa da, familiaren oinarriak eraikitzen laguntzen duena. 2 orduko iraupena duen tailerra izango da eta herriko plazan egingo da (eguraldi txarra baldin badago frontoian).

Ekintza euskaraz izango da, hau da, Txatxilipurdiko 2 hezitzaileek euskaraz bideratuko dute tailer hau, baina tailer sentsoriala izanik, edozein hizkuntza hitz egiten duen edonori bideratuta dago.

Horrekin, herritarrak batu eta ikastetxeen arteko harremana sendotzea bilatzen dugu, kulturartekotasuna indartuz, denak izango dira ongietorriak eta zenbat eta jende gehiago batu, orduan eta aberasgarriagoa! Denok batera jolasteko tailerra da; neska, mutil, aita, ama, aitona-amona, zaintzaile,… jolasaren inguruan kalitatezko denbora sortzea izango da helburu nagusia. Egoera antzerakoan dauden gurasoek elkar-ezagutzeko momentua izango da, nahiz eta errealitate desberdinetatik etorri.

Eguna: Irailak 25, asteazkena
Ordua: 17:00 (2 orduko iraupena)
Lekua: Herriko plaza (eguraldi txarra Frontoia)
Hizkuntza: Euskaraz
Antolatzailea: TipiTapa Guraso Elkartea
Dinamizatzaileak: Txatxilipurdi elkartea
DOAN

TIPITAPA GURASO ELKARTEKO BAZKIDE EGITEKO edo INFORMAZIO GEHIAGO ESKATZEKO bidali emaila tipitapaelkartea@gmail.com helbidera.
Izen emate epea: Irailaren 17tik 29ra