Tortolis ludoteka asteazkenean zabalduko da eta hiru egunez ate irekiak egingo ditu

2024 / 09 / 19

Tortolis ludotekak, irailaren 25ean zabalduko ditu ateak ikasturte berriari hasiera emateko.

Ludoteka zerbitzua 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi zerbitzua da, non jolasaren bitartez, ikastetxe bietako ikasleen arteko harremanak erraztu, euskaraz eta euskarazko jostailuekin jolastu, haurrentzat interesgarriak diren proiektuak sortu eta parte hartzea sustatu, edota neska eta mutilen arteko hezkidetza lantzen den. Helburu horiek lantzen jarduten dute zerbitzuko 2 hezitzaileek.

Ate irekiak

Irailaren 25etik 27ra bitartean ate irekiak antolatu dira nahi duten haur eta guraso guztiek ludoteka ezagutu dezaten. Hona hemen ate irekien programazioa:

  • Irailaren 25ean LH1 eta LH2koen txanda: ludotekan jolasteaz gain, nahi duenak zizare koloretsuak egiteko aukera izango du.
  • Irailaren 26an HHkoen txanda espazioa ezagutzea gain, bertaratzen direnek ludotekan jolasteaz gain, haize errotak egiteko aukera izango dute.
  • Irailaren 27an LH3-LH6ko haurrei zuzendutako txandan. galdera jokoan aritzeko aukera izango dute.

Ate irekien ordutegia arratsaldeko 17:00tik 19:00etara izango da.

Ikasturte hasiera

Irailaren 30ean itzuliko da ohiko funtzionamendura eta orduan zabalduko da bazkidetza kanpaina. Hona hemen informazio zehatza

Urtero bezala bi txanda eskainiko dira:

1.- Astelehenetik ostegunera:

  • HH: 16:45-18:00
  • LH: 18:00-19:15

2.- Ostiraletan ekintza bereziak LH3tik LH6 bitarteko haurrei zuzenduta, arratsaldeko 16:45tik 19:15ak arte.

Ludoteka zerbitzuaren urteko bazkidetza kuota 35 €-koa da, eta hiruhileka ordainduko da:

  • Urria-abendua: 13,50 €
  • Urtarrila-martxoa: 13,50 €
  • Apirila-maiatza: 8 €