Tortolis ludoteka martxan da berriro ere

2022 / 09 / 27

Bihar, irailaren 28an hasiko dira Tortolis ludotekako ate irekien egunak. Haurrez gain, gurasoek ere lokala, bertan dituzten joko eta jolasak ezagutzeko aukera izango dute besteak beste.

3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi zerbitzua da ludoteka, non hainbat helbururen artean haurren parte hartzea, euskararen sustapena, sormena edo bi ikastetxeetako haurren arteko harremanak lantzea sustatzen diren.

Tortolis ludoteka, haur guztiei irekia dago eta nahi duenak parte hartu ahal du bertan.

Irailaren 28,29, eta 30ean arratsaldeko 17:00tik 18:00ra zabalduko ditu ateak, HHkoek 17:00tik-18:00ra gerturatzeko aukera izango dute eta LHkoek 18:00tik 19:00ra. Hiru egun hauetan ludotekan egiten diren ekintzak eta bertan dauden jostailuak erakutsiko dizkiete haur zein gurasoei. Horietaz gain, ludotekaren gaineko funtzionamendua arauak ere azalduko dituzte.

Datorren astetik aurrera eta urrira begira ekintza ugari antolatu dira haurrek ondo pasa dezaten, besteak beste, slime tailerra, karaokea, trebetasun jolasak, eta gaba baltzari lotutako tailerrak.

Informazio gehiagorako jo bertara egun hauetan.