Udaberriko oporretan haurrrentzako eta nerabeentzako ekintza bereziak

2023 / 03 / 09

Eskoriatzako Udalaren haurrei eta nerabeei zuzendutako zerbitzuek, hau da, Tortolis ludotekak eta Gaztelekuak, apirilaren 3an, 4an eta 5ean, aisialdi ekintzak prestatu
dituzte egun horietan oporretaz gozatzeko. Hona hemen informazio gehiago.

UDABERRIKO OPORRALDIA (6-12 urte)

  • Egunak: apirilak 3,4,5
  • Nori zuzenduta: 6-12 urte bitarteko haurrentzat (LH1etik-LH6ra)
  • Ekintzak: altxorraren bila, bizikleta irteera, sukaldaritza, erronka jolasak…
  • Ordutegia: 10:00-13:00 plazan
  • Izena emateko datak: martxoaren 10etik-25era
  • Prezioa: 30€
  •  Izena emateko 
    • Astelehenetik ostiralera Tortolis ludotekan: 16:45-19:15
    • Online

DBH1-DBH4 BIXI DESAFIXUA

Apirilaren 3an eta 4an izango da Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuek elkarlanean antolatu duten abentura lehiaketa.

  • Apirilaren 3an, Lexargaratera joango dira egun pasa, bertan froga batzuk egin taldeka eta iluntzean etxera itzuliko dira (10:00-19:00)
  • Apirilaren 4an, ekintzak Eskoriatzan egingo dira, eguerdiko 12:00etatik aurrera. (12:00-17:00)

Tortilla lehiaketa, bazkaria eta kontzertua egingo dira egun horretan.

Izena ematea: martxoaren 15etik aurrera gaztelekuan.
Prezioa: 5€