Udal kirol instalazioetan zerbitzuak emateko kontratazioa zabalik
2014 / 04 / 28Eskoriatzako Udalak herritar guztiei bizi kalitate osasuntsua bermatzeko kirol eta ariketa fisikoak egiteko herritar bakoitzak eta guztiek dituzten beharrei erantzun nahi die. Politika horri jarraituz, Eskoriatzako udal kirol instalazioetan hainbat zerbitzua emateko kontratazioa ireki du. Hauek dira baldintza orokorrak:
Eman beharreko zerbitzuak honako hauek dira:
- Manuel Muñoz kiroldegian salbamendu eta sorospen zerbitzuak ematea, eta, bertan, horri erantsitako orubean eta saunetan jendeak jarrera egokia izan dezan zaintzea eta kontrolatzea.
- Udalak eskatutako ur jarduera eta ikastaroak, gimnasioko jarduera fisikoak eta osasun-fitness zerbitzuak ematea. Egun ematen den jarduera programa administrazio baldintza agiriko I.eranskinean jasotzen da. Programa hori eskaintzaren arabera aldatu ahal izango du Udalak.
- Atezaintza zerbitzua ematea baldintza agiri honetako 8.4 baldintzan zehaztutako egun eta orduetan.
- Udal pilotalekua ixteko eta argiak pizteko eta amatatzeko zerbitzuak ematea Manuel Muñoz kiroldegiko atezaintza zerbitzuarekin bat datorrenean.
- Udalak horrela eskatuta beste kirol jarduera batzuk eskaintzea.
Iraupena: Kontratuak bi urteko iraupena izango du, kontratua formalizatzen denetik kontatzen hasita, eta urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez ere beste bi urtez (hasierako epea eta luzapenak kontatuta, gehienez ere 4 urte).
Eskaintzak aurkeztea: Proposamenak Udal Erregistroan aurkeztu beharko dira, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:30ak arte.
Eskaintzak aurkezteko azkeneko eguna: 2014-05-12
Kontratatzailearen profilean kontsultatu daitezke kontratuaren baldintza plegua eta xehetasun guztiak.
Informazio gehiago:
- Arloa: Kirola
- Telefonoa: 711 781 044
- E-posta: kirolak@eskoriatza.net