Udaleku irekietarako begiraleak behar dira

2023 / 05 / 05

Uztailaren 4etik 21ra izango dira 2023ko udalekuak irekiak eta Txirikila elkartea dagoeneko begirale bila hasi da.

Kurrikulumak maiatzaren 18ra arte jasoko dira Tortolis ludotekan (16:45-19:15)  eta txirikila@gmail.com helbidean.

Aurten, udalekuetako ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta ostegunetan 9:00tik 17:00etara izango da.

Hona hemen begirale izateko bete behar diren baldintzak eta puntuazio sistema

Ezinbestekoa izango da

  • Euskaraz ondo hitz egitea
  • Lan formakuntzetara etortzea
  • Kurrikulumekin batera tituluak atxikituta bidaltzea
  • Sexu delitugileen Erregistro Zentraleko agiri negatiboa aurkeztea

Puntuazio sistema

  • Begirale titulua 3 puntu
  • Euskarazko C1 titulua. 2 puntu
  • Magisteritza, psikologia,gizarte hezkuntza, pedagogia , TAFYD edo baliokideak ikasten : 1 puntu
  • Magisteriatza, psikologia, gizarte hezkuntza, pedagogia, TAFYD edo baliokideak ikasita: 3 puntu
  • Lehen Sorospenerako titulua (6 ordu baino gehiago): 1 puntu
  • Udaleku irekietan begirale, Eskoriatzan: 3 puntu
  • Beste herri batetako udaleku irekietan begirale edo udaleku itxietan begirale: 1 puntu

Oharra: Eskoriatzarrek lehentasuna izango dute