Udaleku irekietarako begiraleak behar dira

2024 / 05 / 03

Uztailaren 4etik 23ra izango dira 2024ko udalekuak irekiak eta Txirikila elkartea dagoeneko begirale bila hasi da. Kurrikulumak maiatzaren 10era arte jasoko dira Tortolis ludotekan (17:00-19:00) eta txirikila@gmail.com helbidean.

Aurten, udalekuetako ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta uztailak 11 eta 18, berriz, 9:00etatik 17:00etara.

Ezinbestekoa izango da

  • Euskaraz ondo hitz egitea
  • Lan formakuntzetara etortzea
  • Kurrikulumekin batera tituluak atxikituta bidali behar dira eta baita sexu delitugileen Erregistro Zentraleko agiri negatiboa.

Puntuazio sistema

  • Begirale titulua: 3 puntu
  • Euskarazko C1 titulu: 2 puntu
  • Magisteritza, psikologia,gizarte hezkuntza, pedagogia , TAFYD edo baliokideak ikasten : 1 puntu
  • Magisteriatza, psikologia, gizarte hezkuntza, pedagogia, TAFYD edo baliokideak ikasita: 3 puntu
  • Lehen Sorospenerako titulua (6 ordu baino gehiago): 1 puntu
  • Udaleku irekietan begirale, Eskoriatzan: 3 puntu
  • Beste herri batetako udaleku irekietan begirale edo udaleku itxietan begirale: 1 puntu

Oharra: Eskoriatzarrek lehentasuna izango dute