Umeentzako parkean aldaketa

2025 / 06 / 30

Bihar, uztailaren 1a, sanpedroetako egitarauan umeentzako parkea egingo da, baina bero handia iragarrita dagoenez, parkean ura izango duten gaztelu puzgarriak ipiniko dira eta azkeneko ordu erdian apar-festa egingo da.

Beraz, hauxe izango da plana:

  • 12:30 – 13:30 ohiko parkea, 3 puzgarri urarekin
  • 13:30 – 14:00 apar-festa
  • 16:30 – 19:30 ohiko parkea, 3 puzgarri urarekin
  • 19:30 – 20:00 apar-festa

Parkea, iragarri bezala, Santa Marina plaza eta Zaldibar parkinaren artean dagoen plazatxoan egingo da.