Uretako puzgarriak Santa Marinan
2025 / 07 / 21Bihar asteartea, uztailak 22, uretako puzgarriak izango dira Santa Marinan. Beroari aurre egiteko aukera ederra izango dute Eskoriatzako haurrek goizez nahiz arratsaldez egongo baitira puzgarriak zabalik:
- 11:00 – 12:30
- 16:30 – 19:00
Udaleku irekien amaiera
Udaleku Irekietako haurrek ere uretako puzgarriez gozatu ahal izango dute. Goizean taldekako hainbat ekintza egingo dituzte eta ondoren, puzgarrietan ibiliz emango diote amaiera udalekuei.
Puzgarrietan ibiltzeko bainujantzia eramatea gomendatzen da.