Urtarrileko ohiko osoko bilkura
2014 / 01 / 24- Eguna: Urtarrilaren 28a, asteartea
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Biribilgune berriari izena jartzeko proposamena.
- Eskoriatzako Udalaren kontratazio publikoetan txertatu beharreko hizkuntza baldintzak eta horiek ezartzeko prozedura onartzeko hartutako erabakia bertan behera uzteko proposamena.
- Datu pertsonalen fitxategi berria sortzea: “Ordutegien kontrola”.
- Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazio ordenantzako 15. artikuluari egindako aldaketa behin betiko onartzea.
- Udal ordezkari berriak izendatzea Debagoieneko Mankomunitateko garapen ekonomikorako batzorderako eta ingurumen batzorderako.
- Udal pilotalekuari “Joseba Iñurrategi” izena jartzeko proposamena.
- Onartutako eskubideen baja.
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasa aldatzea: 9. Eranskinean “Kirol instalazioak eta kirol zerbitzuak erabiltzea” tarifa berri bat sartzea.
- Ezker Anitza-IU-k eskatuta sortua eta emakume haurdunaren eskubideak babesteko lege aurreproiektua atzera egiteko aurkeztutako mozioa.
- Eskoriatzako udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa sexu- eta ugalketa-osasunari buruz eta haurdunaldia borondatez eteteari buruz indarrean dagoen legedia Espainiako gobernuak lege organikoaren aurreproiektu bidez berraztertu nahi duela-eta.
- Urtarrilaren 7ko atxiloketei buruz eskoriatzako Bilduk aurkeztutako mozioa.
- Ezker anitza-IU-k eta Bilduk aurkeztutako mozioa Euskadi-Kuba elkartearen izenean Estatu Batuetan kondenatutako bost kubatarrei buruz eta Barack Obama presidenteari horien askatasuna eskatzeko.
- Galde-eskeak