Zabalik da Udaero programarako izen ematea

2023 / 06 / 06

Gaztelekuak, 12-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta antolatzen duen programa da UDAERO.

Programa 2 zatitan banatzen da: lehen hamabostaldian hainbat eguneko irteerak eta ekintza desberdinak eskaintzen dira eta hirugarren astean 3 egunetako irteera, Gaztekonkis bezala ezagutzen dena.

UDAEROn, gaztetxoek nahi duten ekintza guztietan eman dezakete izena, banaka batean, bitan edo denetan.
Izen ematea ekainaren 18ra arte egongo da zabalik, Eskoriatzako gaztelekuan edo 688 84 36 21 telefonoan.

Hona hemen aurtengo irteerak: 

  • Uztailak 4: Paintball Galarretan eta Landan egun pasa.
    Ordutegia: 9:00tik 17:00ak arte
    Prezioa: 30€
  • Uztailak 6: mendi irteera, izarrak ikustera.
    Ordutegia: 20:00-23:00
    Prezioa: doakoa
  • Uztailak 10: Bizikletan Kartañarezera.
    Ordutegia: 16:00-19:00
    Prezioa: doakoa
  • Uztailak 12: Mutrikura irteera
    Ordutegia:11:00-16:00
    Prezioa: 10€
  • Uztailak 14: Afari merienda gaztelekuan
    Ordutegia: 18:00tik 20:00etara

Eguneko ekintzen artean, batzuk ordaintzekoak dira eta beste batzuk doakoak dira,  baina lehenengo bi astetako ekintza guztietan izena emanez gero, deskontu bat aplikatuko da eta prezioa 37€koa izango da. 

Uztailak 4ko eta uztailak 12ko ekintzak Aretxabaletako gaztelekuarekin batera egingo dira.

GAZTEKONKIS

Uztailak 18,19 eta 20rako 3 egunetako irteera antolatu da Elosura. Urtero arrakasta handia izaten duen irteera da Gaztekonkisa, telebistako lehiaketa programaren antzera funtzionatzen du eta gaztetxoek beti eskatzen dute errepikatzea.

Gaztekonkisean partehartzaileak taldetan banatzen dira eta hiru egunetan zehar beste taldeekin batera froga desberdinetan lehiatzen dira.

Irteera hau, urtero bezala Aretxabaletako gaztelekuarekin batera egingo da.
Irteera honen kostua: 35€koa da.