ZeDemontre topaketaren IV edizioa martxan da
2025 / 05 / 28Eskoriatzako Udalak “ZeDemontre” Topaketaren laugarren edizioa antolatu du. Mota guztietako sortzaile eta artistentzat zuzendutako topaketa izango da, non, musika, antzerkia edo taularatu daitekeen beste edozein modalitate landu daitekeen.
- ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE? Eskoriatzan jaiotako edo erroldatutako pertsona guztiek. Taldeen kasuan, taldea osatzen duten pertsonetako bat, gutxienez, Eskoriatzan jaiotakoa izan beharko da edo bertan erroldatuta egon.
- ZUZENEKO SAIOAK: Parte-hartzen duten pertsonek edo taldeek 30 minutu inguruko saioa eskaini beharko dute zuzenean.
- NOLA? Banaka nahiz taldean, eta ez dago adin mugarik
- NOIZ IZANGO DA? Emanaldiak uztailaren 18an izango dira, parte-hartzaileek eta antolatzaileek adostutako orduetan.
- IZEN-EMATEA: Izena HEMEN eman behar da ekainaren 27a baino lehen.
- SARIAK:
- Sari bakarra: 300€ (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 100 euro gehiago)
- Gainontzeko parte hartzaileak: banakakoak eta bikoteak 100 euro, taldeak 200 euro. (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 50 € gehiago.)
Zalantzak izanez gero idatzi: 666 72 33 9