parkeak1.- Txintxaunak Intxaurtxuetan

Intxaurtxuetako plazako txintxaun kopurua handitzea proposatzen da.

Horretarako, gaur egun plazan dagoen lorategietako bat egokitu beharko da.

Argazkian jarri ditugu txintxaunak jartzeko hiru espazio logikoenak.

Bi lorategietan dauden zuhaitzak mantentzea egokitzat jo da, eta horregatik ez dira jarri bi zona horiek txintxaunak jartzeko aukera bezala.

Zoladura egokia jarriko da erorketen ondorioz lesio arriskua ahalik eta txikiena izan dadin.

 Proposatutako zein lekutan jarriko zenituzke txintxaunak? Zein motakoak jarriko zenituzke?

2.- Kanpoko igerilekua

Gaur egungo egoera

1.-Urtean soilik 3 hilabetez zabalik egoten da klimatizatua ez delako.
2.-Oso jende gutxik erabiltzen du, eguraldiaren arabera eta batez ere 16:30etik-20:00etara. Erabilera mugatua dauka: 0-6 urte bitartekoentzat.igerilekua
3.-Baimendutako gehienezko edukiera 20 pertsonakoa da.
4.-Kanpoan dagoenez, udaro beste sorosle bat egotea eskatzen du, eta beraz, 3 hilabetetan, gastua bikoiztu egiten da. Hiru hilabeteko kostua 36.214,18 €-koa da, hau da, egunean 400 € (langileak, mantentze-lanak, produktuak, garbiketa).
5.-Igerilekua oso egoera txarrean dago: ur ihesak ditu, ur kontsumoa handia da, produktu kimiko asko behar ditu, eta oso gainean egon behar da uraren kalitatea bermatzeko. Osasun Sailetik, urtero, uda garaian, hainbat txosten negatibo jaso izan dira.
6.-Barruko igerilekuak, sakonera berriarekin (120 – 160 – 140), behar guztiak betetzen ditu.

 Aukera berriak baloratzen gabiltza.

1.-Ur jokuen eremu bat

2.-Padel kantxa bat

3.-Belardia: eguzkia hartzeko eremua eta joku librerako eremua.

 

padel    belardiaur jokuak

Eman zure iritzia.

3.- Mugikortasuna erdigunean, zer iruditzen?

Eskoriatzako erdiguneko trafikorako proposamen berriaren deskribapena.

1.-Aranburuzabala (Arbiñosteko bidegurutzetik) eta San Juan kaleak (Arbeko etxerarte) norabide bakarrekoak.planohaundia

2.-Bolibartik jaisten diren kamioiak Dorleta eta Tesa atzetik irtengo dira.

3.-Aranburuzabala kalean denbora murritzeko aparkamentuak, horrela, supermerkatura, arraindegira, correosera edo Jose Arana ikastolara joateko erraztasunak emango dira.

4.- San Juan kaleko aparkaleku kopurua gehituko litzateke.

Zer iruditzen zaizu proposamena?

 


peatonalizazia

aparkalekua

 

4.- Auzo konposta

Gaur egun martxan dauden guneak:

  1. Dorleta
  2. Elorreta
  3. Ibarraundi

Aurten martxan jarriko direnak

  1. Olaeta
  2. Itxaurtxueta

Etorkizunean zer? Zer proposatzen duzu?