Elizateak

XIV. mendearen erdialdera Leintz Bailara elizatez osaturik zegoen. Elizate horiek independenteak ziren euren artean eta bakoitzak bere kontzejua, alkatea, lur komunalak eta abar zituen. Guztien artetik garrantzitsuenak Eskoriatzako eta Aretxabaletako herri guneak baziren ere (begi bistakoak diren arrazoiengatik: biztanle gehiago, “errege bidetik” hurbil, …), denek izan zuten pisu handia lurralde osoari eragiten zioten erabakiak hartzerakoan.

Antolaketa berezi horren arrastoak gaurdaino iritsi dira, eta horren adibide dira auzotarrek euren elizatearekiko erakusten duten atxikimendua eta herriaren gaur egungo antolaketa: Eskoriatzak 7 elizate ditu eta horietako bakoitzak bere auzo-alkatea dauka.

Eskoriatza ezagutzerakoan, beraz, ezinbestekoa da bere elizateak ezagutzea.

Informazio guztia eskuorri honetan eskuratu daiteke.