Mazmela
Eskoriatzako hirigunetik 3 km-ra dago. Bertara, Leintz Gatzagarako errepidetik iritsiko gara.
Ikustekoak
- Andre Mariaren Zeruratzearen eliza (1598).
- San Bartolome ermita: Eremu eder batean dago, haritz eta artez inguratuta.
- Erdi aroko sarkofagoa, ermitatik gertu (bitxia bada ere, gaur egun abereentzako aska gisa erabiltzen da).
- Gaztañadui auzoa: Santa Kolomba eliza.
- Errota, Errota baserrian.
- Mendi ibilbideak eta paseoak.
TRENBIDE ibilbidea pasatzen da elizate honetatik. Hemen informazioa.