Oinezkoak lehenengo

2014 / 03 / 03

Eskoriatzan bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin, oinezkoentzako erraztasunak eskaini nahi dira. Herrigunean kotxe gutxiagoarekin, hirigunea garbiagoa, erosoagoa eta txukunagoa izango da, haurrak, edadekoak eta herritarrak oro har erosoago ibili ahal izateko.
pb_plaza_traz_web

Helburu hori lortzeko, hainbat obra eta lan egin dira 2013ko urte bukaeran eta 2014ko hasieran, besteak beste:

  • Asfaltatze lanak: errepidea asfaltatu da  eta plaza-aurrean asfaltu inpresoa bota da, eremu peatonala egokitzeko.
  • Aparkaleku berria: Zaldibarko aparkalekuan 85 auto aparkatzeko lekua dago.
  • Merkatu txikia lekuz aldatzea: Ostiral goizetan errepide nagusian sortzen ziren gora-beherak ekiditeko.
  • Autobus geltokia egokitzea: Erdiguneko geltokiari espazio gehiago eman zaio.
  • Biribilgunea: Santa Ana eta Olazar auzoetarako sarreren bidegurutzean trafiko-emaria arinagoa da orain.
  • Trafiko Araudia: Trafiko araudian ere egokitzapen batzuk eginda, epe laburrean zorrotzago aplikatzen hasiko da.
  • Ikastetxeetan sentsibilizazio kanpaina berezia, ordu puntualetan arazo-gune garrantzitsuak direlako.Eskuorria.

Eskoriatzan hobeto bizitzeko helburuarekin egin dira horiek guztiak, baina herritarron inplikazioa ere ezinbestekoa da, orain arte hartutako hainbat ohitura txar aldatu egin beharko dira, norberaren erosotasuna bilatu beharrean, denon onura bilatzearen alde.

Mugikortasun aktiboaren aldeko apustua egin nahi dugu Eskoriatzan,  herri txikia izanik, oinez berehala iristen garelako edonora.


Guztia Eskoriatza atseginago baten alde, oinezkoen segurtasunaren mesedetan eta bizi ohitura osasungarriak geureganatuz.