Udal jabetzako etxebizitza errentan (Intxaurtxueta 26, 1 ezk.)

Lizitazioa

Kontratu mota: Ondasunak errentan ematea
Prozedura: Mugatua
Izapidea: Arrunta
Kontratazio organoa: Alkatea
Espediente hasierako data: 2014-10-09
Boletineko argitaratze data: 2014-10-24
Kontratugilearen profileko argitaratze data: 2014-10-24
Iragarkiaren testua: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2014/10/24/c1409377.pdf
Lizitazio aurrekontua: 3.1. Kontratuaren prezioa honela ezarriko da: Hileko gehienezko errenta: errentariaren hileko diru sarreren % 30a ondorengo irizpideen arabera haztatuta: Diru sarreren haztapena baldintza agiriko 6. baldintzako irizpideen arabera egingo da. 3.2.- Kontratuak URTE BETEKO (1) iraupena izango du. Hitzartutako epemuga iritsitakoan, eta Hiri-errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legeko 9. artikuluan ezarritakoaren arabera ( Ekainaren 4ko 4/2013 Legeak aldatutakoa), kontratua urtez urte luzatuko da errentamenduak HIRU (3) URTE egin arte, baldin eta errentariak berriztatzeko asmorik ez duela adierazten ez badio errentatzaileari kontratua edo horren luzapenetako bat amaitu baino gutxienez hogeita hamar egun lehenago.
Klausula administratiboak:

ADMINISTRAZIO BALDINTZAK (.pdf 0.00P)

Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2014-11-07
Kontaktua:

BESTELAKO INFORMAZIOA:

Lizitatzaileek espezifikoki bete beharreko baldintzak.

1. Adinez nagusia edo emantzipatua izatea.

2. Eskoriatzako udalean erroldatuta egotea, gutxienez, baldintza agiria onartzen den eguna baino urtebete lehenagoko antzinatasunez.

3. Etxebizitza eskatzaileen Eusko Jaurlaritzako erregistroan izena emanda egotea

4. Etxebizitza beharra egiaztatuta edukitzea eskatzailea honako egoeran egoteagatik: Bizikidetza-unitateko kide batek ere Euskal Autonomia Erkidegoan jabetzan etxebizitzarik ez edukitzea, ez jabetza soilik, ez lurrazal-eskubiderik edo usufrukturik. Baldintza hori ez dute bete beharrik izango 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 9. artikuluan jasotako salbuespenetakoren batean daudenak. Agindu hori etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa da, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak eman zuen 2012ko urriaren 15ean.

5. Lehentasuna izango dute kideren bat mugikortasun urri iraunkorreko ezgaitu egoeran dutela egiaztatzen duten bizikidetza unitateek. Horretarako, mugikortasun urri iraunkorreko ezgaitutzat joko dira minusbaliotasun-maila onartu, deklaratu eta kalifikatzeari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko 3. eranskinean jasotakoak eta organo eskudunaren egindako egiaztagiri bidez ondorengo egoeraren batean daudela egiaztatzen dutenak:

  • a) Gurpil-aulkian daudenak.
  • b) Bi makila derrigorrezkoak dituztenak ibili ahal izateko.
  • c) Goian aipatutako 3. eranskineko 1. kapituluko taulan D ataletik H atelara 7 puntu edo gehiago lortu dituztenak.

Gurpil-aulkian daudenak lehentasuna izango dute besteen aurretik (b) eta c)), eta ibili ahal izateko derrigorrez bi makila behar dutenek lehentasuna izango dute c) atalekoen aurrean. Ezgaitasun baldintza duten pertsonarik aurkeztu ez delako etxebizitza eman gabe geldituz gero onartuko dira bakarrik gainerako baldintzak betetzen dituzten eskaerak.

6. Mugikortasun urriko ezgaituek 25.000 eurotik beherako urteko diru-sarrera haztatutak egiaztatzea. Gainerakoek, 3.000tik 25.000 euro arteko urteko diru-sarrea haztatuak egiaztatzea. Era berean, ez zaie gutxieneko diru-sarrera baldintza betetzerik eskatuko genero indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeei, horrela jasota dagoenez genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeei, horrela jasota dagoenez genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat etxebizitzaren arloko ekintza positiboko neurriei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko urriaren 4ko aginduan.

Diru-sarrera konputagarrien jasotzaile gisa bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztiak hartuko dira kontuan. Diru sarrerak martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuan zehaztutako irizpideen arabera kalkulatu eta haztatuko dira. Dekretu hori babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitza eta lurzoru arloko finantza neurriei buruzkoa da.

Esleipen irizpideak: Baldintza agiriko 18. klausulakoak.

Adjudikazioa

Adjudikazio data: 2014-11-18
Adjudikazio hartzailea: ANDREA RODRIGUEZ-ARIAS MANGAS
Adjudikazio prezioa 141,30 €/hileko