Udal jabetzako etxebizitzak errentan ematea (San pedro auzoa 9 eta Santa Ana auzoa 19)

Lizitazioa

Kontratu mota: Ondasunak errentan ematea
Prozedura: Mugatua
Izapidea: Arrunta
Kontratazio organoa: Alkatea
Espediente hasierako data: 2014-10-09
Boletineko argitaratze data: 2014-10-23
Kontratugilearen profileko argitaratze data: 2014-10-23
Iragarkiaren testua: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2014/10/23/c1409378.pdf
Lizitazio aurrekontua: 3.1. Kontratuaren prezioa honela ezarriko da: Hileko gehienezko errenta: errentariaren hileko diru sarreren % 30a ondorengo irizpideen arabera haztatuta: Diru sarreren haztapena baldintza agiriko 6. baldintzako irizpideen arabera egingo da. 3.2.- Kontratuak URTE BETEKO (1) iraupena izango du. Hitzartutako epemuga iritsitakoan, eta Hiri-errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legeko 9. artikuluan ezarritakoaren arabera ( Ekainaren 4ko 4/2013 Legeak aldatutakoa), kontratua urtez urte luzatuko da errentamenduak HIRU (3) URTE egin arte, baldin eta errentariak berriztatzeko asmorik ez duela adierazten ez badio errentatzaileari kontratua edo horren luzapenetako bat amaitu baino gutxienez hogeita hamar egun lehenago.
Klausula administratiboak:

ADMINISTRAZIO BALDINTZAK (.pdf 144.47K)

Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2014-11-07
Kontaktua:

BESTELAKO INFORMAZIOA: Lizitatzaileek espezifikoki bete beharreko baldintzak

  • Adinez nagusia edo emantzipatua izatea.
  •  Eskoriatzako Udalean erroldatuta egotea, gutxienez, baldintza agiria onartzen den eguna baino urtebete lehenagoko antzinatasunez.
  • Etxebizitza beharra egiaztatuta edukitzea eskatzailea honako egoeran egoteagatik: bizikidetza-unitateko kide batek ere jabetzan etxebizitzarik ez edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, ez jabetza soilik, ez lurrazal-eskubiderik edo usufrukturik.Baldintza hori ez dute bete beharrik izango 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 9. artikuluan jasotako salbuespenetakoren batean daudenak. Agindu hori etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa da, eta  Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak eman zuen.
  • Urteko 3.000 €-ko edo gehiagoko diru sarrera haztatuak izatea.

Esleipen irizpideak: Baldintza agiriko 19. klausulakoak

Adjudikazioa

Adjudikazio data: 2014ko azaroaren 18ko 1032 zenbakidun Alkate erabakiz, LEHIAKETA HUTSIK UTZI DA.