Igandean frontoian eman beharko da botua

2023 / 05 / 23

Igandean, maiatzaren 28an, izango dira Udal eta Foru hauteskundeak eta herritarrei gogorarazten zaie, bozka eman nahi dutenek Joseba Iñurrategi pilotalekuan eman beharko dutela.

Hautes-mahaiak 9:00etan irekiko dira eta iluntzeko 20:00etan itxi. Tarte horretan eman ahal izango dute bozka Eskoriatzan erroldatutako 18 urtetik gorako herritarrek.

Sarrera-irteerak eta aparkalekua

Bozka-mahaietarako sarrera kantxako ate handitik egin beharko da eta irteera, berriz, Luis Ezeizako patio aldera dagoen atetik. Dena den, ondo adierazita eta seinalizatuta egongo dira sarrera eta irteera.

Mugikortasun-arazoak dituzten pertsonen irisgarritasuna errazteko, berriz, Luis Ezeizako patioa aparkaleku gisa erabili ahal izango da; baina erabiltzaileei eskatzen zaie, botoa emateko beharrezkoa den denboran bakarrik erabiltzea aparkaleku hori, mugikortasun arazoak dituzten guztiek aparkatzeko aukera izan dezaten.