Inauteriak baloratzeko galdetegia

2023 / 02 / 28

Joan den astean amaitu ziren inauteriak gure herrian, eta oroitzapenak oraindik gertu daudela aprobetxatuta, jaien inguruko balorazioa egiteko inkesta sortu du Udalak.

Azkar erantzuteko galdera batzuk dira, eta betetzeko deialdia egiten diegu herritarrei, erantzunak oso baliagarriak izango direlako datorren urteko inauteriak antolatzeko.