Garapen jasangarria sustatzeko diru laguntzak

2015 / 05 / 14

Diru laguntza hauek helburua Eskoriatzan garapen jasangarria sustatzea da.

Diruz lagundu daitezkeen egoerak:

a) TMIZen subjektu pasiboa izatea eta turismo klasifikazioa duten eta egindako kilometro bakoitzeko 120 gramo CO2 baino gutxiago (g/km) isurtzen duen ibilgailuaren titularra izatea.
b) TMIZen subjektu pasiboa izatea eta motor elektrikoa duen ibilgailuaren titularra izatea.
c) Energia berriztagarri sistemak ezarri diren ondazun higiezinekiko subjektu pasiboa izatea OHZen.
d) Hiri hondakin solidoak batzeagatik ordaintzen den 1,1 tarifadun tasan subjektu pasiboa izatea eta autokonpostajea egitea.

Onuradunak eta bete beharreko baldintzak.

Diru laguntza hauetako onuradunak honako hauek izan ahalko dira.
1. Ondasun higigarrien edo higiezinen jabeak, ondasun horiek ingurumena errespetatzen dutela jotzen baldin bada.
2. Beraien hondakinen kudeaketan ingumen eragin txikiagoaren aldeko jarrerak dituzten pertsonak.

Onuradunek bete beharreko baldintzak diru laguntza jasotzeko.
Diru laguntza hauek jaso ahal izango dituzte Diru laguntzei buruzko lege orokorreko 13. artikuluko 2. eta 3 ataletan jasotako debekurik ez duten pertsona fisikoek, betiere, diru laguntzak jaso   tzen dituztenek ondorengo baldintzak bete tzen baldin badituzte:

  1. Eskoriatzan erroldatuta egotea.
  2. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  3. Edozein motako zor eta zigor kitatuta izatea Eskoriatzako Udalarekin eta bere menpeko erakunde autonomoekin.

Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Diru laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea 2015eko maiatzaren 22an amaitzen da.

Eskaerak udal Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 9:00etatik 14:30era.

Informazio gehiago eta dokumentazioa