Garapen jasangarria sustatzeko diru laguntzak (2015)

Deskribapena:

Diruz lagundu daitezkeen egoerak:

a) TMIZen subjektu pasiboa izatea eta turismo klasifikazioa duten eta egindako kilometro bakoitzeko 120 gramo CO2 baino gutxiago (g/km) isurtzen duen ibilgailuaren titularra izatea.
Diru laguntzak emateko ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiria aurkeztu beharko da.
b) TMIZen subjektu pasiboa izatea eta motor elektrikoa duen ibilgailuaren titularra izatea. Udalerritik 100 milia baino gertuago ibilgailu elektrikoen 3 fabrikatzaile baino gehiago egonez gero, bakarrik 100 miliako mugan fabrikatutako ibilgailuei emango zaie dirulaguntza.
c) Energia berriztagarri sistemak ezarri diren ondazun higiezinekiko subjektu pasiboa izatea OHZen. Laguntza jasotzeko baldintzak izango dira beroa sortzeko instalazioek administrazio eskudunaren dagokion homologazioa izatea eta bost urte igaro ez izana instalazioa ziurtatu zenetik. Dirulaguntza jaso ahal izateko administrazio eskudunak emandako homologazio ziurtagiria aurkeztu beharko da.
d) Hiri hondakin solidoak batzeagatik ordaintzen den 1,1 tarifadun tasan subjektu pasiboa izatea eta autokonpostajea egitea. Dirulaguntza jaso ahal izateko, titularrak eginda izan beharko du Debagoieneko Mankomunitateak eta Eskoriatzako Udalak emandako ikastaroa eta gainera, berak kudeatu beharko du berak sortutako materia organiko guztia, udalak edo Mankomunitateak eskaintzen duen bilketa zerbitzua erabili gabe.

Onuradunak eta bete beharreko baldintzak.
Diru laguntza hauetako onuradunak honako hauek izan ahalko dira.
1. Ondasun higigarrien edo higiezinen jabeak, ondasun horiek ingurumena errespetatzen dutela jotzen baldin bada.
2. Beraien hondakinen kudeaketan ingumen eragin txikiagoaren aldeko jarrerak dituzten pertsonak.
Onuradunek bete beharreko baldintzak diru laguntza jasotzeko.
Diru laguntza hauek jaso ahal izango dituzte Diru laguntzei buruzko lege orokorreko 13. artikuluko 2. eta 3 ataletan jasotako debekurik ez duten pertsona fisikoek, betiere, diru laguntzak jaso   tzen dituztenek ondorengo baldintzak bete tzen baldin badituzte:
a) Eskoriatzan erroldatuta egotea.

b) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

c) Edozein motako zor eta zigor kitatuta izatea Eskoriatzako Udalarekin eta bere menpeko erakunde autonomoekin.

Saila: Ingurugiroa
Egoera: Epez kanpo
Non tramitatu:
  • Udal Erregistro Orokorra
  • Ordutegia: 9:00 – 14:30
Tramitazioa online: Herritarren ataria
Eskaera aurkezteko epea: 2015/05/22
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Diru laguntza eskaera, ereduaren araberakoa.

2. NANaren fotokopia.

3. Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiria, eskaera bosgarren oinarriko a) eta b) egoeran jasotakoaren arabera egiten bada.

4. Bosgarren baldintzako c) eta d) ataletan adierazitako ziurtagiriak, eskaera puntu horietan aurreikusitako egoeraren arabera egiten bada.

Udalak eskubidea izango du zerrendatutako dokumentuez gain beste batzuk ere eskateko behar bezala justifikatuta gelditutakoan ezinbestekoak direla lagun tza jasotzeko eskubidea ematen duen egoeretako bat egiaztatzeko.

Eranskinak:

Oinarriak eta GAOn iragarkia

Eskaera orria