Hainbat diru laguntza eskatzeko epea zabalik

2017 / 06 / 27

Kultura eta gizarte alorreko hainbat diru laguntza eskatzeko epea zabalik dago. Hona hemen bakoitzari buruzko xehetasunak:

KULTURA ARLOKO DIRU LAGUNTZAK

  • Xedea: Eskoriatzan 2017. urtean egingo diren kultur programak eta egitarauak egiteko diru laguntzak, herriko elkarteek nahiz norbanakoek eska ditzaketenak, eta norgehiagoka erregimenean emango direnak.
  • Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna: 2017/08/14
  • Informazio guztia hemen

GARAPEN BIDEAN DAUDEN HERRIALDEEKIKO LANKIDETZA PROGRAMAK

  • Xedea: Gobernuz Kanpoko Erakundeei norgehiagoka erregimenean diru laguntzak emateko araubidea, erakunde horiek garapenerako lankidetza-programak antolatu eta gauzatu ditzaten.
  • Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna: 2017/07/28
  • Informazio guztia hemen

ADIKZIOAK TRATATZEKO DIRU LAGUNTZAK

  • Xedea: Adikzio arazoengatik tratamenduan dauden eskoriatzarrei EAEko tratamendu-zentro publiko edo hitzartutakoetarako joateko bidaia gastuak ordaintzeko laguntzak.
  • Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna: 2017/12/31
  • Informazio guztia hemen

JARDUERAK GIZARTE ZERBITZUETAN GARATZEN DITUZTEN ELKARTEENTZAKO DIRU LAGUNTZAK

  • Xedea: Jarduerak gizarte zerbitzuen alorrean egiten duten elkarteei funtzionamendu gastuetarako zein proiektuak egiteko diru laguntzak ematea.
  • Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna: 2017/07/28
  • Informazio guztia hemen