Adikzioak tratatzeko diru laguntzak (2017)

Deskribapena:

Diru laguntzak, adikzio arazoengatik tratamenduan dauden Eskoriatzako herritarrei EAEko tratamendu-zentro publiko edo hitzartutakoetarako joateko bidaia gastuak ordaintzeko izango dira.

Garraio gastutzat hartzen dira garraio publikoan nahiz norberaren ibilgailuan Eskoriatzatik tratamendu-zentrora egindakoak, baina ordaintzeko orduan bi faktore hauek hartuko dira kontuan: gehienez bi pertsonak (eskatzaileak eta laguntzaileak) hilean egindako bidaia kopurua eta garraio publikoko txartela erabilita bidaiak duen kostua.

Saila: Gizarte zerbitzuak
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:

Eskoriatzako udalaren harreran edo Gizarte Zerbitzuetan

  • Ordutegia: 9:00-14:30 astelehenetik ostiralera. Abuztuan 10:00 – 13:00
  • Telefonoa: 943 71 31 36
Tramitazioa online: Herritarren ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Diru laguntza eskaera, eredu normalizatuaren arabera. I.Eranskina.
2. Nortasun Agiri Nazionalaren edo identitate fiskalaren txartelaren kopia.
3. Banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako agiria, ziurtatzeko bere izenean kontu korronte bat duela. Dokumentu hori laguntza lehen aldiz eskatzen denean edo kontuan aldaketaren bat gertatu denean aurkeztu beharko da soilik.
4. Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunekiko ordainketak egunean dituela dioten ziurtagiriak.
Ziurtagiri horien ordez, interesdunek berariaz horrela baimendutakoan, ziurtagiri horiek egiteko eskuduntzak dituzten erakundeek dagozkien datuak zuzenean laga ahal izango dizkiote diru laguntzak kudeatu behar dituen organoari. II Eranskina.
5. Eskoriatzako Udalarekiko ordainketak egunean dituela dioen zinpeko aitorpena. III. Eranskina.
6. Beste erakunde edo organismo batzuei egindako diru laguntza eskaerak edo horiek dagoeneko emandakoak jasotzen dituen zinpeko aitorpena. III. Eranskina.
7. Azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan aipatzen diren diru laguntzak jasotzeko debekuetatik batean ere ez egotearen zinpeko adierazpena. III. Eranskina.
8. Errolda eta bizikidetza ziurtagiriak.
9. Bizikidetza unitateko kide guztien diru sarreren ziurtagiria (eskatzailea, ezkontidea eta euren kargura dauden seme-alabak).
10. Tratamendu zentroak egindako ziurtagiria, non adieraziko den tratamenduan gutxienik 2 hilabetez aritu izana.

Eranskinak:

Oinarriak eta Deialdia (BOG – 27/06/2017)

Oinarriak

I Eranskina

II Eranskina

III Eranskina