Galdera Ohikoenak

Udal errolda: Zer egin behar dut udal errolda lortzeko? Beste herri batean erroldatu nahi badut, zer egin behar dut? Helbidea aldatzeko zer egin?

Erroldan alta ematea edo helbidea aldatzea:

Tramite hauek norberak egin beharrekoak dira, baina interesatuak etortzerik ez duenean, beharrezkoa izango da haren izenean datorrenak honako agiria sinatuta ekartzea Ahalmena beste baten esku uzteko agiria.

Non egin: Udaletxeko harrera zerbitzuan.
Ordutegia: 9:00 – 14:30 (astelehenetik ostiralera).
Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Nortasuna egiaztatzeko dokumentazioa: Nortasun agiria, pasaportea edo egoitza baimena (AIZ- Atzerritarren identifikazio zenbakia). Adingabeen kasuan Familia Liburua.
  • Etxebizitzaren okupazio erregimena egiaztatzeko dokumentua:
    • Etxea jabetzan izanez gero: jabetza eskritura.
    • Alokairu kontratua izanez gero: alokairu kontratua, maizterraren izenean eta indarrean dagoena.
    • Alokairua kontratu barik izanez gero:
      • Erroldatzeko baimena  inprimakia, etxe-jabeak bete eta sinatuta.
      • Jabearen NAN kopia.
      • Etxebizitzaren eskrituren kopia.

Helbidea aldatzeko, aurrez aipatutakoaz gainera, inprimaki hau ere beteta ekarri beharko da: Eskaera orria

Erroldan baja ematea.

Erroldan baja ematea ez du herritarrak berak egin behar; erroldan alta emandako herriko udala izango da beste herriari baja jakinaraziko diona.

Erroldako agiria lortzea:

Erroldan egiaztagiria lortzeko modu bi daude:

  • Udaletxeko harrera zerbitzuan eskatzea. Errolda agiria norberak berea eskatu behar du eta bestela beharrezkoa da eskatzailearen NAN agiria aurkeztea. Ordutegia 9:00 – 14:00, astelehenetik ostiralera.
  • On-line: Hemen

Informazio gehiago: udala@eskoriatza.eus edo 943 71 44 07