Galdera Ohikoenak

TELESKO: Zer egin telebista ikusten ez bada?

Telebanaketa sarean hiru eremu ezberdin daude, eta ondorioz, hiru ardura maila.

  1. Telebistaren seinalea hartzen den tokitik hasi eta eskapeko anplifikadorerainoko tartea udalaren jabetzakoa da (anplifikadorea bera ez). Tarte horretan sortutako arazoa konpontzea Udalaren ardura da.
  2. Anplifikadoretik hasi (anplifikadorea barne) eta etxe barrurainoko tartea etxejabeen komunitatearen ardura da. Beraz, tarte horretan sortutako arazoa konpontzea ere bai.
  3. Etxebizitza bakoitzaren barruko banaketa etxebizitzaren jabearen ardura da, baita tarte horretan sortutako matxurak konpontzeko ardura ere.

Zer egin telebista ikusten ez bada?

1. Etxebizitza bateko kontua bakarrik bada:

  • Kate bat bera ere ikusten ez bada, kableak eta telebistako konexioak ondo daudela begiratu.
  • Kate batzuk bakarrik ikusten badira, telebista kateak berriz bilatzen saiatu.
  • Arazoak jarraitzen badu: telebistako zerbitzu teknikoari deitu (ez da sarearen arazoa).

2. Etxebizitza bat baino gehiagotan edo eskape osoan ikusten ez bada:

  • Kate bat bera ere ikusten ez bada, edo kate batzuk ikusten ez badira, eskapean argindarrik dagoen begiratu (anplifikadoreak eskapeko argindarra hartzen du).
  • Eskapean argia egonez gero eta arazoak jarraitzen badu: eskapeko arduradunak matxuraren berri eman beharko du udaletxekoH@ZI zerbitzuan 943 71 44 07 telefonoan. Ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30.

3. Eskape askotan ikusten ez bada:

  • Aberia orokorra da, beraz, kaltetutako edozein eskapetako arduradunak matxuraren berri eman beharko du H@ZI zerbitzuan edo 943 71 44 07 telefonoan. Ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30.