Galdera Ohikoenak

Ordainagiriak: Zer egin behar dut ordainagiriak helbideratzeko? eta titularra aldatzeko?

Ordainagiriak helbideratzea

Udaletxeko harrera zerbitzuan egin behar da tramite hau. Bertan emango dizute bete beharreko inprimakia, kontuaren titularrak sinatu beharko duena. Eraman beharreko dokumentazioa honakoa da:

  • NAN
  • Kontu zenbakia (20 digito)

Ordainagirien titular aldaketa

Udaletxeko harrera zerbitzuan egin behar da tramite hau. Titular berriak joan behar du udaletxera inprimakia sinatzera eta eraman beharreko dokumentazioa honakoa da:

  • NAN
  • Kontu zenbakia (20 digito)

Informazio gehiago: zergabiltzailea@eskoriatza.eus edo 943 71 44 07 (2026 luzapena)
Udaletxeko ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:00 – 14:30