Galdera Ohikoenak

Kultur etxea: Gela bat erreserbatu nahi dut. Zer egin? Eta Jubilatuen etxeko sukaldea erreserbatzeko?

Kultur etxeko gela erreserbatzeko ondorengo (gela eskaera) dokumentua behar bezala bete eta aintzane@eskoriatza.eus edo kultura@eskoriatza.eus helbidera bidali eskaera beteta. Eskaera jasotzen dugunean zurekin harremanetan jarriko gara.

Jubilatuen etxeko sukaldea erreserbatzeko, Jubilatuen bulegora deitu behar duzu 943714897. Bulego ordutegia: asteartetan eta ostegunetan 11:00 – 12:30

Informazio gehiago: aintzane@eskoriatza.eus edo 943 71 46 88