Adikzioak tratatzeko diru laguntzak (2019)
| Deskribapena: | Diru laguntzak, adikzio arazoengatik tratamenduan dauden Eskoriatzako herritarrei EAEko tratamendu-zentro publiko edo hitzartutakoetara joateko bidaia gastuak ordaintzeko izango dira. Garraio gastutzat hartzen dira garraio publikoan nahiz norberaren ibilgailuan Eskoriatzatik tratamendu-zentrora egindakoak, baina ordaintzeko orduan bi faktore hauek hartuko dira kontuan: gehienez bi pertsonak (eskatzaileak eta laguntzaileak) hilean egindako bidaia kopurua eta garraio publikoko txartela erabilita bidaiak duen kostua. |
|---|---|
| Saila: | Gizarte zerbitzuak |
| Egoera: | Epez kanpo |
| Tramitazio presentziala: | Eskoriatzako udalaren harreran edo Gizarte Zerbitzuetan
|
| Tramitazioa online: | Herritarren Ataria |
| Aurkeztu beharreko dokumentazioa: |
|
| Eranskinak: | OINARRIAK eta DEIALDIA (2019/04/25)
|
