COVID19- Higiene eta babes neurri bereziak ezartzeko laguntzak (2020)

Deskribapena:

Dirulaguntza lerro honen helburua da COVID 19 pandemiagatik beharrezko diren higiene edota babes neurri bereziak ezartzeko inbertsioak eta ekipamenduen instalazioa finantzatzea.

Saila: Garapen ekonomikoa
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:

Herritarren Arreta Zerbitzua – udaletxea

  • Ordutegia: 9:00 – 14:30

INFORMAZIO GEHIAGO

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  1. Eskaera orria (Deskargatu)
  2. Enpresa edo elkartea Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta emanda egotearen egiaztagiria.
  3. Dirulaguntza eskatzerako unean zerga betebeharrekin eta Gizarte Segurantzarekin lotutako ordainketak egunean dituela egiaztatzeko ziurtagiria.
  4. Enpresaren  edo elkartearen ordezkariaren NANaren kopia.
  5. COVID 19 pandemiagatik bezeroekin aurrez aurre egoteko establezimenduan ezarritako higiene neurri berezi berriekin lotutako gastu eta inbertsioen fakturak.
  6. Eskoriatzako Udalari beharrezkoa iritziz gero, kasu bakoitzean eska lezakeen beste dokumentazio gehigarria.
Eranskinak:

Iragarkia – Jendaurreko epea (GAO 2020/10/05)

Oinarriak eta Deialdia (PDF)

Eskaera orriarekin aurkezteko I.Eranskina (Deskargatzeko)