Aurkeztu beharreko dokumentazioa: |
Eskaera orria eta eranskinarekin batera honako dokumentazioa:
- a) Dirulaguntzaren helburu den norberaren konturako langilearen edo autonomoaren izen-abizenak eta NANa. Pertsona juridikoen kasuan, egoitza soziala eta IFK, eta hala badagokio, ahalordedunaren NANa.
- b) Dirulaguntzarako eskaera aurkezteko unean Ogasunarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak. (Ez da aurkeztu beharrik egongo, Eskaera orrian Udalari informazio hau zuzenean eskuratzeko baimena ematen bazaio)
- c) Dirulaguntzarako eskaera aurkezteko unean Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatea egiaztatzeko ziurtagiriak. (Ez da aurkeztu beharrik egongo, Eskaera orrian Udalari informazio hau zuzenean eskuratzeko baimena ematen bazaio)
- d) Norberaren konturako langileek, autonomoen kotizazioan ordaindutako azken ordainagiria.
- e) Gizarte Segurantzako erregimen orokorrari ordaindutako azken ordainagiriaren ordainketa-justifikantea.
- f) Alta emanda dauden langileen inguruko txostena, Gizarte Segurantzako kotizazio-kontu bateko kode batean, 2020ko abenduaren 10ari dagokiona.
- g) Dirulaguntza sartu beharko litzatekeen kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.
- h) Gastuak justifikatzeko dokumentuak:
– Gastu horiek justifikatzeko fakturak eta ordaindu izanaren justifikanteak.
– Establezimenduaren alokairu kontratua.
- i) Eskoriatzako Udalak kasu bakoitzean eska dezakeen beste edozein agiri.
|