| Aurkeztu beharreko dokumentazioa: | 
                                    1.  Eskaera  orria. 
2.  Nortasun  Agiri  Nazionalaren  edo  identitate  fiskalaren  txartelaren  kopia. 
3.  Proiektua  azaltzeko  txostena. 
4.  Ideiaren  bideragarritasun  plana,  Debagoieneko  Garapen  Ekonomikorako  Agentziak  balioztatutako  bideragarritasun  plana. 
5.  Enpresa  pertsona  juridikoa  baldin  bada:  eratze  edo  aldaketa  eskritura  (merkataritza-erregistroko  inskripzioaren  araberakoa)  eta  identifikazio  fiskaleko  zenbakiaren  kopia.  Horiekin  batera,  enpresaren  izenean  eskaera  egiten  duen  pertsona  fisikoaren  aldeko  notario-ahalordearen  kopia. 
6.  Zerga  betebeharrak  eta  Gizarte  Segurantzarekikoak  egunean  izatea  egiaztatzeko  agiriak.  Zerga  betebeharrak  eta  Gizarte  Segurantzarekikoak  egunean  dituztela  egiaztatzeko  diru  laguntza  eskaerarekin  batera  aurkeztu  beharreko  agirien  ordez,  interesdunek  berariaz  horrela  baimendutakoan,  ziurtagiri  horiek  egiteko  eskuduntzak  dituzten  erakundeek  dagozkien  datuak  zuzenean  laga  ahal  izango  dizkiote  diru  laguntzak  kudeatu  behar  dituen  organoari. 
7.  Beste  erakunde  edo  organismo  batzuei  egindako  diru  laguntza  eskaerak  edo  horiek  dagoeneko  emandakoak  jasotzen  dituen  zinpeko  aitorpena. 
8.  Azaroaren  17ko  38/2003  Legeko  13.  artikuluko  2.  eta  3.  ataletan  aipatzen  diren  diru  laguntzak  jasotzeko  debekuetatik  batean  ere  ez  egotearen  zinpeko  adierazpena. 
9.  Jarduera  egin  nahi  den  lokalaren  alokairu  kontratuaren  edo  salerosketa  kontratuaren  kopia.  Kontratu  horien  ordez  lokalaren  jabearen  zinpeko  aitorpena  aurkeztu  ahal  izango  da.  Bertan,  eskatzaileak  diru  laguntza  lortuz  gero  lokala  alokatzeko  edo  saltzeko  konpromisoa  jaso  beharko  da,  eta  adierazi  beharko  da  lokala  non  dagoen,  alokairuaren  prezioa  (edo,  hala  badagokio,  salerosketarena)  eta  kontratuaren  indarraldia. 
10.  Banketxe  edo  aurrezki  kutxa  batek  emandako  agiria,  diru  laguntza  eskatzaileak  bere  izenean  kontu  korronte  bat  duela  ziurtatzeko. 
 |