Euskara arloko diru laguntzak (2020)

Deskribapena:

IAZKO OINARRIAK ALDATU EGIN DIRA, HORREGATIK AURTENGOAK JENDAURREAN JARTZEN DIRA INTERESDUNEK AZTERTU ETA ALEGAZIOAK AURKEZTEKO AUKERA IZAN DEZATEN. ALEGAZIOAK AURKEZTEKO EPEA ABENDUAren 11n BUKATZEN DA.

2 diru laguntza lerro batzen ditu deialdi honek:

  • Helduek euskara ikasteko diru laguntzak
  • Haurrek euskara maila hobetzeko diru laguntzak
Saila: Euskara
Egoera: Indarrean
Non tramitatu:

Herritarren Arreta Zerbitzuan – udaletxean

  • Astelehenetik ostiralera, 9:00etik 14:30era

INFORMAZIO GEHIAGO

Euskara zerbitzua
Hidalga kalea, 1 (Kultur etxea)
943 71 46 88
euskara@eskoriatza.eus

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Eskaera aurkezteko epea: ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA EZ DAGO ZABALIK, OINARRIAK JENDAURREAN DAUDELAKO ABENDUAREN 11 ARTE.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

DOKUMENTAZIO OROKORRA

  1. Nortasun Agiri Nazionala (NAN)
  2. Eskaera orrian bertan baimena ematea honako gai hauetarako:
    1. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egiaztatzeko baimena.
    2. Eskatutako beste dirulatza batzuei buruzko informazioa.
    3. Diru laguntzak jasotzeko debekuetatik kanpo egoteko adierazpena.
  3. Laguntza eskatu duen lehenengo aldia ez denean, kontu korronte zenbakia eskaera-orrian bertan jartzea. Diru laguntza lehenengo aldiz eskatzen dutenek, banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako agiria aurkeztu beharko dute, ziurtatzeko bere izenean kontu korronte bat dutela.

DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKOA EUSKARA MATRIKULEN DIRU LAGUNTZA ESKATZEKO

  • Eskaera orria. (deskargatu)
  • Matrikula ordaindu izanaren agiria.
  • Ikastaroan izandako asistentzia eta maila egiaztatzeko euskaltegiak edo barnetegiak egindako agiria.

DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKOA HIZKUNTZA ERREFORTZUEN MATRIKULEN DIRU LAGUNTZA ESKATZEKO

  • Eskaera orria. (deskargatu)
  • Berariazko baimena ematen duen idazkia ikastetxeek eskatzailearen hizkuntz errefortzuaren beharraz txostena eman diezaioten Udalari.
Eranskinak:

Behin_behineko OINARRIAK

Jendaurreko iragarkia – GAO – 2020/10/29

Eskaera orria – Euskara ikasteko matrikulak

Eskaera orria –  Hizkuntza errefortzuetarako matrikulak