Jarduerak Gizarte Zerbitzuetan garatzen dituzten elkarteentzako diru laguntzak (2020) bertan behera geratu dira.

Deskribapena:

Gizarte zerbitzuetan diharduten elkarteei diru lagun tzak emateko deialdi publikoa egiten zuen 0352 zenbakiko Alkate erabakia argitaratu zen 2020ko martxoaren 20n Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN (54 zenbakia).
Deialdiko erabakiaren hasieran ezartzen da dirulaguntza horien finantzazioa 300.481.230.00.01.2020 eta 300.481.231.60.01.2020 aurrekontu aplikazioaren kargura egingo dela.

Gaur egun, gauden egoeran, ezinezkoa da aurreikusitako  hainbat gastu konpromisoei aurre egitea ondorengo arrazoiengatik:

  • Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Covid-19k osasun publikoan eragindako larrialdi egoera nazioarteko pandemiatzat jo zuen martxoaren 11n. Aurrerago, alarma-egoera deklaratu zen Espainiako estatu osoan Covid-19k sortutako osasun-krisia kudeatzeko.
  • Ordutik, egoerak okerrera egin du, bai Euskadin, bai gure inguruan, eta nabarmen igo da kaltetuen kopurua. Hasiera batean osasun-krisia izan zena, krisi ekonomiko eta sozial ere bihurtu da. Salbuespenezko egoera horren ondorioz, erakundeek aparteko neurriak hartu behar izan dituzte herritarren eta enpresen zailtasunak arintzeko eta, bereziki, pertsona zaurgarrienen eskubideak babesteko.
  • Horrela, krisiak eragindako jarduera ekonomikoaren geldialdiak eta administrazio publikoek larrialdiari aurre egiteko hartutako neurriek beherakada handia eragin dute zerga-bilketan.
  • Covid-19k ezohiko egoerara eraman du udal hau 2020an, benetako diru-bilketak ez baitu zerikusirik bere garaian egindako aurrekontu-aurreikuspenekin.

Aurreko dena kontutan izanda, erabaki da indarrik gabe uztea  gizarte zerbitzuetan diharduten elkarteei diru laguntzak programaren barruan 2020rako diru laguntzak emateko deialdi publikoa.

 

Saila: Gizarte zerbitzuak
Egoera: Epez kanpo
Eranskinak:

GAOn iragarkia (2020-06-01)

GAOn iragarkia (2020-03-23)

GAOn iragarkia (2020-04-20) Akats zuzenketa

Eskaera egiteko inprimakia

I. Eranskina

II. Eranskina

III. Eranskina