Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programak (2016)

Deskribapena:

Gobernuz Kanpoko Erakundeei diru laguntzak emateko araubidea ezartzea da deialdi honen helburua, erakunde horiek garapenerako lankidetza programak antolatu eta gauzatu ditzaten, garapen bidean diren herrialdeetako biztanleen egoera sozio-ekonomikoa hobetze aldera.

Laguntzak subentzio moduan emango dira, oinarri hauen arabera, Udalen Zerbitzuetarako araudiaren arabera eta ezarri dakiokeen beste legeri osagarriren baten arabera.

Diru laguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako irabazi-asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakundeek, euren jarduerak deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira Estatuaren erakundeak eta haren mende dauden zerbitzuak, Autonomia Erkidegoko Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Toki Administrazioa eta irabazi-asmoa duten erakundeak.

Debagoienean izan beharko dute egoitza soziala edo ordezkaritza, eta administrazio-egitura iraunkorra.

GKE bakoitzak ezin izango ditu aurkeztu 2 proiektu baino gehiago aurrera eramateko urtean zehar.

Saila: Gizarte zerbitzuak
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:

Eskoriatzako udalaren harreran edo gizarte zerbitzuetan

  • Ordutegia: 9:30-13:30
  • 943 71 31 36
Tramitazioa online: Herritarren ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaerak aurkeztu behar dira honako agiri hauekin:

  • Diru laguntza eskaera, eredu normalizatuaren arabera (I Eranskina).
  • Eusko Jaurlaritzako elkarte eta entitate-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria. Ziurtagiri horretan helbide sozialari buruzko informazioa agertu beharko da.
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
  • Erakundeak Gizarte Segurantzarekin eta Foru Ogasunarekin zerga obligazioak betetzen dituela egiaztatzen duten agiria.
  • Banku edo aurrezki entitate batek emandako agiria, erakunde eskatzailea kontu korronte baten titularra dela ziurtatuko duena (II Eranskina).
  • Erakundeek zehaztu egin beharko dute deialdian aurkezten dituzten ekintzek beste erakunde batzuetako diru laguntzarik jaso duten, eta,hala bada, horien zerrenda aurkeztu beharko dute, zenbatekoa eta helburua azalduz, diru laguntzak ordaintzean bikoiztasunik izan ez dadin eta baliabideak ahalik eta modurik egokienean esleitu daitezen.
  • Egonaldien, alokairuen, bidaien, dieten, funtzionamendu eta abarren gastuek ezin dute aurrekontuaren %30 gainditu.
Eranskinak:

Oinarriak

I eranskina

II eranskina

III eranskina

IV eranskina