Euskara arloko diru laguntzak (2016)

Deskribapena:

Diru laguntza deialdi honetan euskara ikasteko edo hobetzeko laguntzak ematen dira, honako bi eremu hauetan:

  • Euskara ikastaroak egiteko matrikulak ordaintzeko.
  • Haurren hizkuntza errefortzurako.
Saila: Euskara
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:
  • Eskoriatzako Udala (Euskara zerbitzua)
  • Ordutegia: 9:30 – 13:30
  • Telefonoa: 943 71 46 88
  • euskara@eskoriatza.eus
Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

DOKUMENTAZIO OROKORRA:

  1. Nortasun Agiri Nazionalaren edo identitate fiskalaren txartelaren kopia.
  2. Banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako agiria, ziurtatzeko bere izenean kontu korronte bat duela. Dokumentu hori laguntza lehen aldiz eskatzen denean edo kontuan aldaketaren bat gertatu denean aurkeztu beharko da soilik.
  3. Gizarte Segurantzarekiko, Foru Ogasunekiko eta Eskoriatzako Udalarekiko ordainketak egunean dituela dioten ziurtagiriak.
    Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko diru laguntza eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agirien ordez, interesdunek berariaz horrela baimendutakoan, ziurtagiri horiek egiteko eskuduntzak dituzten erakundeek dagozkien datuak zuzenean laga ahal izango dizkiote diru laguntzak kudeatu behar dituen organoari.
  4. Beste erakunde edo organismo batzuei egindako diru laguntza eskaerak edo horiek dagoeneko emandakoak jasotzen dituen zinpeko aitorpena.
  5. Azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan aipatzen diren diru laguntzak jasotzeko debekuetatik batean ere ez egotearen zinpeko adierazpena.

HELDUEN EUSKALDUNTZEKO DIRU LAGUNTZETAN, GAINERA:

  • Eskaera orria.
  • Matrikula ordaindu izanaren agiria.
  • Ikastaroan izandako asistentzia egiaztatzeko euskaltegiak edo barnetegiak egindako agiria.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko agiria, edo, hala nahi izanez gero, berariazko baimena organo eskudunek informazio hori eman ahal izateko.

HIZKUNTZA ERREFORTZUETAKO DIRU LAGUNTZETAN, GAINERA:

  • Eskatzailearen NANa edo baliokidea.
  • Eskaera orria behar bezala beteta.
  • Berariazko baimena ematen duen idazkia eskumena duten organoek eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzeko informazioa eman dezaten.
  • Berariazko baimena ematen duen idazkia ikastetxeek eskatzailearen hizkuntz errefortzuaren beharraz txostena eman diezaioten Udalari.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko agiria, edo, hala nahi izanez gero, berariazko baimena organo eskudunek informazio hori eman ahal izateko.

 

 

 

Eranskinak:

OINARRIAK euskara 2016

Helduek euskara ikasteko eskaera orria

Hizkuntza Errefortzuen eskaera orria