Jarduerak Gizarte Zerbitzuetan garatzen dituzten elkarteentzako laguntzak (2016)

Deskribapena:

Irabazi-asmorik gabeko elkarteei diru laguntzak emateko araubidea ezartzea, baldin eta jarduerak Eskoriatzako udalerrian edo eskualdean garatzen badituzte. Hala badagokio, lurralde mailakoek ere eskatu ahal izango dituzte, beren jarduerek udal-eremua gainditzen dutenean, eta eskabide zein beharrek udalerrian baliabide zehatzen hornidura eskatzen ez dutenean.

Horrez gain, beren jarduna gizarte-zerbitzuen alorrean garatu beharko dute, eta haien xedea izango da parte-hartzea sustatzea, gizarte-laneko boluntarioak bultzatzea, herritarren arteko solidaritatea, eta jarraian adierazitako talde edo kolektibotan integrazio eta gizarteratze arazoak dituzten pertsonei laguntzea: haurrak, gazteak, emakumea, ezinduak, hirugarren adina, gutxiengo etnikoak, preso ohiak, adikzioak, pasadizokoak eta arrisku sozialean egoteagatik Gizarte Zerbitzuen laguntza behar duen edozein talde.

Saila: Gizarte zerbitzuak
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) Diru laguntza eskaera, eredu normalizatuaren arabera (I. Eranskina).
b) Eusko Jaurlaritzako elkarte eta entitate-erregistroan inskribatuta egotea.
c) Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
d) Hazienda eta Gizarte Segurantzarekiko betebehar fiskalak eguneratuta daudela ziurtatzen duen agiria.
e) Banku nahiz aurrezki-entitate batek emandako agiria, entitate eskatzaileak horretan irekita duen kontu korronte baten titularra dela ziurtatuko duena (II.Eranskina).

Eranskinak:

OINARRIAK 2016

I. ERANSKINA

II. ERANSKINA

III. ERANSKINA

GAO_ Hasierako onarpena

GAO Behin betiko onarpena