Jarduerak Gizarte Zerbitzuetan garatzen dituzten elkarteentzako dirulaguntzak (2017)
Deskribapena: | Beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean egiten duten elkarteei funtzionamendu gastuetarako zein proiektuak egiteko diru laguntzak, norgehiagoka erregimenean, ematea da oinarri hauen helburua. |
---|---|
Saila: | Gizarte zerbitzuak |
Egoera: | Epez kanpo |
Tramitazio presentziala: | Udal Gizarte Zerbitzuak Ordutegia: 9:00 – 14:30 |
Tramitazioa online: | Herritarren Ataria |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: | Elkarte bakoitzak paperean eta formatu digitalean aurkeztu beharko du eskaera: a) Diru laguntza eskaera, eredu normalizatuaren arabera (I Eranskina). b) Eusko Jaurlaritzako elkarte eta entitate-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria. Ziurtagiri horretan helbide sozialari buruzko informazioa agertu beharko da. c) Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia. d) Erakundeak Gizarte Segurantzarekin eta Foru Aldundiarekin zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Horrela nahi izanez gero, elkartearen datu horiek jasotzeko baimena eman diezaioke elkarteak Eskoriatzako Udalari (II. eranskina). e) Banku edo aurrezki entitate batek emandako agiria, erakunde eskatzailea kontu korronte baten titularra dela ziurtatuko duena (II Eranskina). |
Eranskinak: | Deialdia eta Oinarriak (GAO – 2017/06/27) |