EUSKARALDIrako Txapa banaketa
2018 / 11 / 14
Azaroaren  15ean  hasiko  da  Euskaraldirako  Txapak  jasotzeko  astebeteko  epea.
Jakina denez, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gauzatuko da hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen Euskaraldiaren ariketa soziala eta ariketa hori gauzatzeko bi rol egongo dira: Ahobizi eta Belarriprest.
Eskoriatzan dagoeneko 600 lagunek eman du Euskaraldian parte-hartzeko izena eta horiek guztiak identifikatuta ibiltzeko txapak banatuko ditu Euskaraldiaren batzordeak. Txapa banaketa bihar azaroaren 15ean hasiko da eta 22an bukatuko. Hauek dira txapa banaketaren xehetasunak:
- Egunak: Azaroak 15etik 22ra, astegunetan (larunbatean eta igandean EZ)
 - Lekua: Kultur etxean
 - Ordutegia:
- Egunero: 17:00 – 19:00 (ostiralean izan ezik)
 - Ostiralean: 18:00 – 20:00
 
 
Izena emateko aukera zabalik
Oraindik Euskaraldian parte-hartzeko izena eman ez dutenek, gaurtik aurrera online egin beharko dute, izan ere orain arte zabalik egon diren puntu presentzialak gaur kendu baitira. Beraz, izena emateko: www.izenematea.euskaraldia.eus
Zalantzak eta bestelakoak
Gai honi buruzko zalantzarik izanez gero, edo txapa jasotzeko ordutegiarekin arazorik izanez gero, jarri gurekin harremanetan:
- Lekua: Kultur etxea
 - Telefonoa: 943 71 46 88
 - Emaila: eskoriatza@euskaraldia.eus
 
Erlazionatutako albisteak
2018/10/31  –  Euskaraldia  ondo  prestatzeko  informazio  saioak
2018/09/28  – Euskaraldia  sustatzeko  adierazpen  instituzionala
2018/09/21  – Euskaraldiak  badu  Hamaikakoa  Eskoriatza
2018/09/18  – Euskaraldia  babestuko  duen  Hamaikakoa  gertu  dago
2018/16/07  – Euskaraldiaren  pregoia  gaur
2018/02/05  – Euskaraldiari  ilusioz  heltzeko  deia
