Aurkeztu beharreko dokumentazioa: |
1. Eskaera orria.
2. Nortasun Agiri Nazionalaren edo identitate fiskalaren txartelaren kopia.
3. Proiektua azaltzeko txostena.
4. Ideiaren bideragarritasun plana, Debagoieneko Garapen Ekonomikorako Agentziak balioztatutako bideragarritasun plana.
5. Enpresa pertsona juridikoa baldin bada: eratze edo aldaketa eskritura (merkataritza-erregistroko inskripzioaren araberakoa) eta identifikazio fiskaleko zenbakiaren kopia. Horiekin batera, enpresaren izenean eskaera egiten duen pertsona fisikoaren aldeko notario-ahalordearen kopia.
6. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea egiaztatzeko agiriak. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzeko diru laguntza eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agirien ordez, interesdunek berariaz horrela baimendutakoan, ziurtagiri horiek egiteko eskuduntzak dituzten erakundeek dagozkien datuak zuzenean laga ahal izango dizkiote diru laguntzak kudeatu behar dituen organoari.
7. Beste erakunde edo organismo batzuei egindako diru laguntza eskaerak edo horiek dagoeneko emandakoak jasotzen dituen zinpeko aitorpena.
8. Azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan aipatzen diren diru laguntzak jasotzeko debekuetatik batean ere ez egotearen zinpeko adierazpena.
9. Jarduera egin nahi den lokalaren alokairu kontratuaren edo salerosketa kontratuaren kopia. Kontratu horien ordez lokalaren jabearen zinpeko aitorpena aurkeztu ahal izango da. Bertan, eskatzaileak diru laguntza lortuz gero lokala alokatzeko edo saltzeko konpromisoa jaso beharko da, eta adierazi beharko da lokala non dagoen, alokairuaren prezioa (edo, hala badagokio, salerosketarena) eta kontratuaren indarraldia.
10. Banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako agiria, diru laguntza eskatzaileak bere izenean kontu korronte bat duela ziurtatzeko.
|