Deskribapena: |
Diru laguntza deialdi honetan merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko eta hobetzeko laguntzak ematen dira, honako bi eremu hauetan:
- Errotuluak jartzeko.
- Irudi korporatiboa hobetu eta sustatzeko.
|
Saila: |
Garapen ekonomikoa |
Egoera: |
Epez kanpo |
Tramitazio presentziala: |
Herritarren Arreta Zerbitzuan – udaletxean
- Astelehenetik ostiralera, 9:00etik 14:30era
- Abuztuan 10:00 – 13:00
INFORMAZIO GEHIAGO
Ibarraundi Museoa
Ordutegia: 9:30 – 13:30
Telefonoa: 943 71 54 53
garapen@eskoriatza.eus
|
Tramitazioa online: |
Herritarren Ataria |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: |
- Eskaera orria
- Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo Identitate Fiskalaren txartela.
- Banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako agiria, ziurtatzeko bere izenean kontu korronte bat duela. Dokumentu hori laguntza lehen aldiz eskatzen denean edo kontuan aldaketaren bat gertatu denean aurkeztu beharko da soilik.
- Gizarte Segurantzarekiko, Foru Ogasunekiko eta Eskoriatzako Udalarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzeko, eskaeran orrian, baimena ematea. Horrela ez bada, ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.
- Beste erakunde edo organismo batzuei egindako dirulaguntza eskaerak edo horiek dagoeneko
emandakoak jasotzen dituen zinpeko aitorpena.
- Azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan aipatzen diren dirulaguntzak jasotzeko debekuetatik batean ere ez egotea.
- Jarriko den errotuluaren edo egingo den elementuaren testu eta diseinu proposamena. Dagoeneko errotulua jarrita edo elementua eginda badago, haren argazkia edo ale baten kopia.
- Gastuaren aurrekontua edo faktura (gastua eginda dagoenean).
|
Eranskinak: |
Deialdia – GAO 2020/06/16 – PDF
Eskaera orria
|