Landa guneetako argiteria sistementzako diru laguntzak (2020)

Deskribapena:

Eskoriatzako Udalak, landa guneetako bizi kalitatea hobetzeko martxan jarri nahi duen programaren barruan, hainbat jarduera aurreikusten ditu landa guneetako gune nagusitik isolatuta dauden eraikinen kanpoaldean argiak jartzeko.

Helburu hori lortzeko, Udalak eraikin horietako fatxadan edo horien inguruan argi puntu bat jartzeko beharrezko obrak egingo eta finantzatuko ditu.

Hala ere, arrazoi tekniko eta ekonomikoengatik, argi puntu horien elikadura eraikinaren beraren zerbitzu orokorretatik desbideratuta egitea gomendatzen da; ez hargune independente batetik, argiteri publikoko saretik eginez gero egin beharko litzatekeen bezala. Argiteri publikoko sarea ez da iristen puntu horietaraino, eta horregatik, hori kanalizatzea oso garestia da.

Horrek ahalegin ekonomikoa eskatzen die auzotarrei, kanpoaldea argiztatzeko jarritako argi puntuek kontsumitutako energia finantzatzeko oinarri hauetan aurreikusitako laguntzekin konpentsatzea nahi dena.

Saila: Elizateak
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:

Eskoriatzako Udala (Hirigintza zerbitzua)

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  1. Eskaera orria.
  2. Informazio gehigarriaren inprimakia (1. eranskina)
  3. Bankuaren ziurtagiria kontu korronte baten jabe dela egiaztatzeko. (laguntza eskatzen den lehenengo urtea bada)
  4. Argi puntua pizteko sistemak funtzionatzen duela eta 5. artikuluan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzea. Egiaztapena Udalak egingo du ofizioz.
Eranskinak:

Oinarriak eta Deialdia – GAO (2020/10/30)
Eskaera orria – (PDF – deskargatu)
Informazio gehigarriaren inprimakia (1. eranskina)