Bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia
2021 / 04 / 14Eskoriatzan hurrengo lau urteetarako Bake Epailea eta haren ordezkoa hautatzeko deialdia egin du Udalak eta apirilaren 9an publikatutako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarri dira deialdi horri buruzko xehetasun guztiak. Hautagai izan nahi dutenek, honako baldintzak bete beharko dituzte:
- 18 urtetik gorakoa izatea eta Espainiako nazionalitatea edukitzea.
- Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 euskara maila egiaztatzea (3. hizkuntz eskakizunaren, EGAren … parekoa). Maila hori egiaztatzen duenik aurkeztu ezean, edo beste arrazoiren batzuengatik baztertuta geratuz gero, proba bat egingo da hautagaiek bere funtzioak euskaraz ahoz egiteko duten gaitasuna neurtzeko. Proban GAI edo EZ GAI diren neurtuko da, eta bazterturik geldituko dira GAI ez direnak.
- Karguaren funtzioak betetzeko ezgaitasun fisiko edo psikikorik ez izatea.
- Doluzko delituengatik prozesatua egon ez izana, absoluzioa lortutakoan izan ezik.
- Doluzko delituengatik kondenatua ez izana, errehabilitazioa lortutakoan izan ezik.
- Lanean diharduen abokatua edo prokuradorea ez izatea.
- Kargu politikorik edo sindikalik ez edukitzea.
- Edozein administraziotako funtzionario edo langilea ez izatea, ezta haren menpeko enpresa bateko langilea ere (irakaskuntzan edo ikerketa juridikoan jardun ezik).
- Aholkularitza juridiko lanetan ez jardutea, ordainsariarekin edo gabe.
- Eskoriatzan bizi izatea, Justizia Auzitegi Nagusiak, justifikatutako arrazoiengatik, beste udal batean bizitzeko baimena eman ez badio behintzat.
- Botere Judizialaren Lege Organikoaren 102, 302, 303 eta 389tik 397ra bitarteko ataletan aurreikusitako epaile kargurako bateraezintasun edo debeku kasutan sarturik ez egotea.
Karguan dagoenak urtean 1.600 euro inguruko ordainsaria izango du, karguarekin bateragarriak diren bestelako jardueren diru-sarre arruntekin bateragarria izango dena.
Hautagaitzak aurkezteko azkeneko eguna 2021eko aprilaren 30a izango da, eta 2 modutara egin daiteke:
- Presentzialki udaleko arreta zerbitzuan. Ordutegia 9:00 – 14:30. Eskaera orria.
- Online Horrela egiteko ziurtagiri digitala behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, B@KQ…)
Deialdiaren xehetasunak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko iragarkian kontsultatu daitezke.