Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programak (2021)

Deskribapena:

Gobernuz kanpoko erakundeei norgehiagoka erregimenean diru laguntzak emateko araubidea ezartzea da oinarri hauen helburua, erakunde horiek garapenerako lankidetza-programak antolatu eta gauzatu ditzaten, garapen bidean diren herrialdeetako biztanleen egoera sozio-ekonomikoa hobetze aldera.

Diru laguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako irabazi-asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakundeek, euren jarduerak deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira Estatuaren erakundeak eta haren mende dauden zerbitzuak, Autonomia Erkidegoko Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Toki Administrazioa eta irabazi-asmoa duten erakundeak.

Debagoienean izan beharko dute egoitza soziala edo ordezkaritza, eta administrazio-egitura iraunkorra.
GKE bakoitzak ezin izango ditu aurkeztu 2 proiektu baino gehiago aurrera eramateko urtean zehar.
Egonaldien, alokairuen, bidaien, dieten, funtzionamendu eta abarren gastuek ezin dute aurrekontuaren %30 gainditu.

Saila: Gizarte zerbitzuak
Egoera: Epez kanpo
Izendatutako kreditoa: 7300 €
Araudi aplikagarriak:

Deialdia – GAO 

OINARRIAK euskaraz (PDF)

BASES en castellano (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2021/05/29
Tramitazio presentziala:

Herritarren Arreta Zerbitzuan (Udaletxean)
Ordutegia: 9:00 – 14:30
Telefonoa: 943 71 31 36

Tramitazioa online: Portal Ciudadano
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Dirulaguntza eskaera inprimakia.  Bertan, honako hauek jasotzen dira:

  • Berariazko baimena zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko (baimenik ematen ez bada, horiek egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dira).
  • Zinpeko aitorpena, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan adierazitako debeku-kausetako batean ere ez dagoela adierazten duena.
  • Beste erakunde batean kontzeptu horrengatik diru-laguntza eskatu izanari buruzko zinpeko aitorpena.

2. Eskaera-orriarekin batera ondorengo dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:

  • Eskaera eredu normalizatua (I.Eranskina)
  • Identifikazio Fiskaleko Kodea
  • Banketxe edo aurrezki kutxa batek sinatutako agiria, ziurtatzeko bere izenean kontu korronte bat duela (II Eranskina).